XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoa ohoratzen duenak, gizona ere behar du ohoratu.

Gazteen eskuetan da biharko mundua: xutik ezar dezatela gizona gain-gainetik errespetatua izanen den mundu bat, gizon bakotxak ezin estimatuzko balioa baitu Jainkoarentzat.

Zuzentasuna eta bakea obra ditzatela; herri, arraza edo erlisionen arteko mugak lurrerat bota ditzatela.

Zuzentasunak galdatzen du, gizonek ukan dezaten bizitzekoa; ahantzi gabe haatik gizonarentzat baitezpadakoa dela jakitea zer den biziaren funtsa eta helburua, eta nola behar duen bilatu denen ongia, Jainkoaren xedeen arabera.

Bururatzeko, Aita Sainduaren hitz hauk gogoan har detzazkegu: Jainkoak deitzen gaitu gure usaia zaharren kanbiatzerat.

Elgar behar dugu errespetatu; elgar sustatu obra oneri buruz, Jainkoaren bidean.

HAURREN FEDEA 19-IX-1985.

Bakantza handien ondotik, haurrek, berriz hartua dute eskolarako bidea.

Katiximak ere hasiak dira edo hastekotan.

Gure herrietan, haur guziak, kasik xutik abiatu orduko, joaiten dira eskolarat.

Katiximarat berdin jarraikiak ote dira?.

Erran dezakegu, orainokoan gehienek segitzen dutela katixima; nahiz badiren gutartean ere zonbait, sekulan hurbiltzen ez direnak, edo goizik uzten dutenak.